2016/02/03

GASTEIZ: PINTXOZ PINTXO




Gasteizek duen ospe gastronomikoa ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.  Behin baino gehiagotan egon gara hirian eta oraingo honetan ez dugu aukera pasatzen utzi nahi izan “Irlandes de Perretxikos”, “Cru cru de foie” eta “Pintxuleta” bezalako gutiziak dastatzeko.

Zatozte gurekin pintxo batzuk hartzera!


Varekai taldearen emanaldia,  Le Cirque du Soleil, izan da oraingo honetan Gasteizera hurbiltzeko aitzakia; baina bide batez, bertako gastronomia hobeto ezagutzeko eta pintxoaz gozatzeko aprobetxatu dugu. Hala ere, ez pentsa! Bertara joan aurretik ikerketa-lan txiki bat egin dugu; izan ere, badakigu pintxoz jatea ez dela merkea.Horregatik, hainbat tabernatara baino ez gara joan, gure ustez, pintxoak zerbitzatzeko ezinbestez kontuan hartu beharreko baldintza betetzen dutenetara:

“Pintxo beroak zerbitzatzeko, mementoan prestatzea eta zerbitzatzea”.

ERKIAGA


Taberna apala baina atsegina aldi berean.  Sartu garen guztietan menua jateko mahai txikiak lepo zeuden. Sona handiko “Silencio” izeneko pintxoa dastatzeko asmoz hurbildu ginen hara, baina tamalez arratsaldeetan baino ez dute zerbitzatzen. Zorionez, une horretan egin berria zuten “Guilda Erkiaga” izeneko pintxoa dastatu ahal izan genuen. 
 
"Gilda Erkiaga"


Oso pintxo sofistikatua iruditu zitzaigun, baina benetan dastatu beharrekoa. Zaporeen kontrasteak, gazi-gozoa, mingotsa eta mina, denak nahasian. Hura zapore-festa!

Barran duten beste bi pintxo ere hartu genituen: txipiroiez betetako brick marisko saltsaz lagunduta eta galeper iztertxoak sagar purez lagunduta. Biak oso goxoak.



Txipiroiez betetako brick aleak marisko saltsaz lagunduta.



EL CLARETE



Taberna baino jatetxea da eta sarreran dituen mahaietan jatetxean zerbitzatzen dituen platerak eskaintzen ditu, baina pintxo modura. Agian horrexegatik hartu genituen pintxoak oso  landuak eta zainduak ziren. Aurreko tabernarekin konparatuz askoz giro serioagoa zegoen, hala ere, oso gustura egon ginen, bikotearekin joateko leku paregabea da.

Han gomendatu zigutena hartu genuen. Aurrena,  marisko arroz saldatsua, lapikotxo batean zerbitzaturik gure urdailak ederki bete zituen. Biren artean jateko dela esango genuke. 

Marisko arroz saldatsua


Ondoren,  arrautza-gorringo konfitatua patata, txorizo eta ogiaz lagunduta dastatu genuen. Kaiku galant batean zerbitzatu ziguten eta koilarakadaka jatek ozen. Arrautza, patata eta txorizo birutek estaltzen zuten eta koilara barruraino ongi sartu behar zen osagai guztiak bildu eta gozatzeko. 
 
Arrautza-gorringo konfitatua.


Bi pintxoak ederrak izan ziren, zapore eta kantitateari begira.


TOLOÑO

Leku moderno eta zabala da eta barra pintxoz lepo dauka. Irudian ikusten duzuen pintxoa eskatu genuen.

"Irlandés de Perretxikos"

Zer iruditzen? Ah! Ez da pintxo bat? Kafe bat? Kafe irlandeasa! Bai, pintxo horren izena “Irlandés de Perretxiko” da eta hori horrela da kafe mota horrekiko itxuran duen antzagatik, hain zuzen. 

"Irlandes de Perretxikos"

Denbora apur bat itxaron behar izan dugu pintxoa epela zerbitzatzen dutelako.

Ontziaren hondoan arrautza tenperatura baxuan egina eta gainetik ontto krema bat, horixe d agure irlandesa. Eta bai, ogi xigortuaz lagunduta, badakizue arrautza dagoen lekuan ogirik ez dadila falta.. Pintxo moñoño honek  2008ko Gasteizko pintxo astea  lehiaketan  irabazi zuen, eta ez gaitu harritzen.


SABURDI


Bete-bete eginda topatu genuen Saburdi taberna-jatetxea. Barra ederra dauka, pintxoz beteta ere, baina haragi puska bat hartu nahi dugu, horregatik. Barrako pintxo hotza aukeratzen dugu aurrena: sagarrez eta foiez betetako oilasko bularra
 
foiez eta sagarraz betetako oilasko-bularra.


Bitartean, pintxo beroa eskatu dugu: “Pintxuleta”
Ez al duzue sinisten? Bada, existitzen da eta mundiala da. Txuleta erre 100gr haragi etxean egindako patata frijituaz lagundurik.Horra zer den Pintxuleta. Sagardotegietako txuleta bat gogora etorri zitzaidan…Uuum!!
 
Pintxuleta


SAGARTOKI



Taberna- jatetxe- erretegi horretara behin baino gehiagotan joan gara eta beti eskatu dugu gauza bera: “arrautza frijitua”
 
Arrautza frijitua


Taberna horretan klasiko bat da eta beti hartzen dugu gustura. Mokado batean jateko pintxoa da, eta horrela egin ezean zikindu egingo zara, izan ere, patata eta hirugiharrez eginiko zakutxoan arrautza-gorringoa dago. Jakinaren gainean zaude. Ez dakigun zein teknika erabiltzen duten hori egiteko, baina zoratzen gaitu.
 
"Cru cru de foie gras"


Bigarren pintxoa Sagartokin ezaguna da ere. “Cru cru de froie gras” izena du eta itxura xelebrea badu ere, izozki bat dirudi, mokadu goxua da. Foie eta franbuesa pipitaz osaturiko pintxo horrek kontrasteak eramaten ditu ahora.
 
Makailau tenpura

Bukatzeko, Makailau tenpura hartu dugu, tipula, piper eta izokin-arrautzaz lagunduta.

Hala ere, pintxo klasikoagoak nahiago baduzue Sagargokin bi har ditzakezue beldurrik gabe: patata tortilla eta bravas Sagartoki.
 
"Bravas Sagartoki"

CAFÉ FRESA Y CHOCOLATE


Kafea hartzeko, Fresa y Chocolate kafetegira joan ginen. Ipuinetako kafetegia ematen du eta neguko arratsalde hotz batean barruan eseri eta txokolate beroa hartzen bertan denbora luze emango zenuke, seguru. 



Baina, bertako tartak dira gure benetako arrazoia hara joateko. Gustuen arabera tarta bat edo beste eska dezakezue, lasai beti asmatuko duzue, ezin goxoagoak dira eta. Guztien artean gazta tarta eta Chocolatísima  gomendatzen ditugu, Keniako kafe batekin lagunduta ez dute parekorik.  


Eta galdetuko diguzue… Zer dute hango tartek hobeak izateko? Bada, bertako produktuak (kafeak, azukreak, tartak, pastak …) ekologikoak izateaz gain etxean eginak dira, horra Fresa y Chocolate kafetegiaren sekretua.


Seme-alabekin joaten bazarete arratsalde batean ahaztezina izango da, guretzat izan zen bezalaxe.


BIDAIA PRESTATZEKO INFORMAZIOA:
 
Gasteiz ezagutzekoGasteizeko sekretuak.

Gasteizeko autokarabana gunea 


iruzkinik ez: