2015/01/16

GABONETAKO MERKATUA ZARAGOZAN




Badakigu Zaragoza Ebro ibaiaren bi aldeetan zabaltzen den hiria dena, eta Mudejar estiloko eraikin nabarmenak dituena,baina Gabonetako Merkatua aitzakia ezin hobea izan da hiria bisitatzeko zirt ala zart egiteko.





Errege-egunaren aurreko asteburua aukeratu genuen Zaragoza eta haren Gabonetako merkatua ezagutzeko. Ostiralean atera ginen etxetik, eta bi ordu eta erdiko bidaia egin eta gero-autopistaz zatirik handiena- Zaragozako “Parque del agua” deiturikora iritsi ginen, ia afaltzeko garaian.
 
Parque del aguako  koordenadak : 

N   41.6695      W 0.9148


Gaua pasatzeko autokarabanazaleek erabiltzen duten lekua da, eta gure ustez, guztiz gomendagarria.

http://www.autocaravanasdelsol.es/areas-de-servicios-para-autocaravanas-en-zaragoza.htm               



Parque del Agua,  eta urrutian El puente del 3er Milenio.



Santiago zubia zeharkatu eta gero Zuda dorrera sartu ginen, bertan turismo-bulegoa dago. Informazioa jaso ondoren,  dorrera igo ginen handik hiriaren ikusmira paregabeak daude-eta.


 
Santiago zubitik Katedralaren ikusmira.

Zuda dorrea, Turismo-bulegoaren egoitza.
 
Merkado Central pare-parean ikus daiteke.
 

Katedraleko teilatu koloretsuak urrutian.


Argazki batzuk atera ondoren, kalera jaitsi ginen hiritarren artean nahasteko eta bisitari ekiteko.
 

Mercado Central.


Brontzezko irudi horrek erromatarrek Salduie herri iberoa konkistatu ondoren sortutako erromatar kolonia-Caesar Augusta-gogora ekartzen digu. Toledo atea eta harresi-hondarren ondoan ikus daiteke.
 

 
Antzinako Caesar Augusta
 
1.- Decumano (gaur egungo  kale Nagusia,-Espoz, Mina eta Manifestación-kaleak)

2.- Cardo (Gaur egungo Don Jaime Ia kalea)
3.- Caesaraugustako foroa
4.- ibai-portua
5.- Terma publikoak
6.- antzokia
7.- Harresia1
 
Baina guri ikusmira gehien sortzen ziguna Pilar plazan kokatuta zegoen Gabonetako merkatua zen eta pausoa azkartuz jende-zurrunbiloan sartu eta Gabonetako giroan murgidu ginen.
 


Goiz hartan oso jendetsu eta animatuta zegoen merkatua, 50 etxetxoz osatuta zegoen, eta bertan artisautza zein gastronomia produktuak, eta baita Gabonetako iruditxoak ere eros zitezkeen.
 
 















Haur eta gazteentzat neumatikoz egindako lerak alokatu zitezkeen pistatik behera jaisteko. (ordu erdiak 5€).
 
Lera-pista


Baina bat-batean gure semea korrika atera eta jendartean galdu zen, baina azkenean, han urrutian ikusi genuen. Uff!!! Mañoz jantzitako gizon batek asto gainean paseotxoak eskaintzen zituen umeentzat, eta sekulako arrakasta zuen.(Paseotxoak 3€) 


Semea eta astoa.



Egurrezko noria ekologikoa.


Plaza ordu erdiz utzi eta Pilar basilikara sartu ginen. Koru errenazentista, erretaula eta Goya pintorearen artelanak dira interesgune nagusienak.
 
 
Pilar basilikako erretaula.

Hasieran kapera xume bat besterik ez zen. XII. mendean, Alfonso Iak Zaragoza konkistatu zuenean, kapera erromatar tenplu batekin ordezkatu zuten, baina XIII. mendean sute batek tenplua izugarri kaltetu zuen, eta gaur egun ezagutzen dugun tenplu gotikoa eraikitzeari ekin zioten, Santa Maria la Mayor.Pilare ama birjinari eskainitako kaperak izena eman zion azkenean.




Pilare Plazako giroa

Bazkal garaian Zaragozako alde zaharran sartu ginen, “El tubo” izenez ezaguna da eta Alfonso Ia kalearen ezkerretara geratzen den alderdia da.

"El Tubo" alderdiko kale estu batean.

Zaragozan geundenez bertako tapak dastatzea zentzuzkoena iruditu zitzaigun. Horretarako, taberna pare bat aukeratu genuen: “La Pilara” eta “El Roto” 


La Pilara tabernako barra.
 
La Pilara tabernan dastatu genituen tapen artean arkumez eginiko tapa (tapa de ternasco, Aragoi aldean horrela esaten diotelako arkumeari) goxoena iruditu zitzaigun. Prezioak, ordea, merketik deus ere ez.
 
La Pilara tabernako tapak dastatzeko prest.


Bigarrengo geltokia “El Roto” tabernan izan zen. Han tabernako espezialitatea dastatu genuen, “El Roto” hain juxtu. Zer zen, ordea? Bada, ogitxo bat erditik erditik  moztuta eta nahasi ezberdinekin beteta. Guk txistorraz betea eskatu genuen.



El Roto tabernako barra.

 
Roto de txistorra.

Bazkaldu ondoren, eta ohitura onak mantentzeko, kafe hartzera joan ginen, Alfonso Ia kalean dagoen “Gran Café Zaragoza”ra. Hiriko Kafe ospetsuenetarikoa da. XX.mendeko dekorazioak aurreko mendera eramango zaitu. Kafeak oso goxoak, baina prezioa garesti.
 

Zaragozako kafe sonatua.


Alfonso Ia kalearen bukaera.


El Pilar elizako kupula koloretsuak.

 




Pilarikako plazan zegoen izotz-pistan sartu ginen eta patinak alokatu genituen ordu erdiz atzera eta aurrera aritzeko izotzaren gainean. Eneko baldar samar aritu zenez, azkenean, horrelako leran montatuta joan zen, poz-pozik. (ordu erdiak 4€ pertsonako)
 














 
 
Kanpora atera ginenean desiren zuhaitza ikustera joan ginen. Pilarika plazan izei erraldoi bat zegoen eta bere adarretatik zintzilik jendeak idatzitako hamaika mezu, desira, asmo… Auskalo!

Desiren zuhaitza

Berriz ere apeta txiki bat, beno…Tira!
Egurrezko alez osatutako karrusela zen eta lema edo gurpil moduko baten bidez mugiarazten zuten, eskuz. Karrusel ekologikoa zen.
 
Karrusel ekologikoa


La Seo plazaraino iritsi ginen, han urmaelak, Goya pintoreari eskainitako irudiak eta La Seo(San Salvador katedrala) nabarmentzen ziren.



Ikutu bai, baina barruan sartu, ez!




La Seok fatxadan duen erlojua bitxi-bitxia iruditu zitzaigun. 1440.urtean, Seoko dorrean Zaragozako lehenbiziko erloju publikoa ipini zuten;XVIII. mendean,berriz, gaur egun ikusten dugun erlojua jarri zuten, eta apaintzen duen irudien sinbolismoak nabarmea egiten du: XII makatzen duen orduaren gainean oilarra, puntualitatearekin lotzen delako eta Kristoren sinboloa gisa erabiltzen delako;horrekin batera, haurra argia daramala, egunaren sinboloa da; aingerua kriseilua daramala,berriz, gauaren sinboloa da; eta azkenik, agurea sega daramala, Herioren sinboloa da. 


Seoko erlojua


Katedralaren atzealdeak, ordea, Zaragozako beste altxor bat ezkutatzen du: Dean etxe eta arkua Bartolome atetik gertu , katedralaren mendebaldeko atea, arku zorrotz bat dago; horren gainean Dean etxea eraiki zuten 1293.urtean. Eraikina apez-etxea eta eliza lotzeko asmoz egin zen,  kalearen gaineko korridorea eraikiz.
 

Dean etxe eta arkua.
 
 
1587. urtean eraberritze lan baten ondorioz, korridoreari 3 leihate zituen begiratokia erantsi zitzaion. Plateresko eta Mudejar estilokoa da,Alfajeriako leihateak gogora ekartzen ditu. 
 



San Bruno plaza.

La Seo deitua- gotzaiaren egoitza –Aragoiko alerik nabarmenena eta baliotsuena da, izan ere, bertan biltzen baitira  hainbat arte-mugimendu: Erdi Arokoak, Berpizkundekoak eta Barrokoak.


Katedralaren absideak kanpotik ikusita

 

Aurrena, Caesar Augustako foroan zegoen tenplu bat; ondoren, eliza visigotikoa; eta azkenik, meskita nagusia egondako lekuan bertan altxatu zuten Seoren eraikina.


XIV.mendeko mudejar estilokoa da. Bertan Lunatarren ikurrak ikus daiteke.

 
XIV. mendeko Aragoiko mudejar eredua.

La Seo barrura sartu ginenean gehien harritu gintuena handitasuna izan zen; ez dugu ahaztu behar 5 nabetako katedrala dela.


La Seo.

Arratsaldea aurrera joan ahala gosetu ginen, horregatik,Tubo aldera abiatu ginen berriro ere, merienda hartzeko.
Neguan gaudenez… Zer txokolatea txurroekin baino egokiago? Lalmolda txokolategian hartu genuen mahaia. Guztiz gomendagarria.
 

Lagun talde bat Lalmoldatik ateratzen.


Ilundu zuenean, Gabonetako apaingarri eta argiez gozatzen hasi ginen.




 








 
Pilar plaza gauez

Gabonetako argiak nonahi.

Eneko ezin zoriontsuago.

Lerak non stop!


Pilar plazako jaoitza ikusteko sekulako jende-ilara dago, eta Zaragoza hirian zehar 17 jaiotza barreiaturik egon arren gu horrekin tematu gara. Zer du ba Pilar plazako jaiotzak besteek ez dutena? Jaitza erraldoi hori 2000. urtean jartzen hasi ziren, eta geroztik irudiak gehituz joan dira; gaur egun, tamaina naturaleko ehun bat irudiz osatuta dago eta lau izkinetatik ikusgai dago.Horrelako jaiotza muntatzeko sekulako lana hartzen dute, batez ere lorazain eta parkeetako pertsonalak, egitura haiek muntatzen dutelako.
 
Keramika-aritsaua.
 


 
Eguna emozioz beterik egon da eta akiturik gaude, horregatik, Santiago zubitik furgonetara itzultzeko bidea hartu dugu; hori bai, ez dugu handik urrundu nahi izan Pilarika eta harrizko zubiari so egin gabe, beste behin ere.



 



Igandea lasaitasunez hartu genuen; esnatu, gosaldu…Eta Alfajeria jauregia bisitatzera abiatu ginen.Igandeetan sarrera eta bisita gidatuak dohakoak izaten dira.

2001. urtean UNESCOk Aragoiko Mudejar  Gizateriaren Ondarea izendatu zuen eta aipamen berezia izan zuen Aljaferiarentzat. Aljaferia jauregia XI.  mendean Al-Muqtadir errege islamiarrak eraikiarazi zuen, Zaragozako taifaren boterea erakusteko.Erregeak berak eman zion gaur egun gordetzen duen izena: Ajaferia edo poztasunaren jauregia.
Monumentu horren ibilbidea luzea eta bitxia izan da; alkazar islamiarra,Erdi Aroko jauregi mudejar, Errege katolikoen jauregia,Inkisizioaren kartzela-lekua, kuartel militarra, eta gaur egun, Aragoiko Gorteetako egoitza.

Alfajeriako inguruak igande goizean.

Begi aurrean topatzen duguna oina laukizuzena duen  gotortutako eraikin mota bat da, hainbat dorrek eta Tovador dorreak(dorre nagusia)lagundurik. Jauregiko elementurik zaharrena Trovador dorrea da, IX. mendekoa da eta Garai horretan zaintza-dorre modura erabiltzen zen. XIII. eta XIX. mendeetan, berriz, kartzela-leku gisa erabili zuten, bertan presoek utzitako idazkiek erakusten duten bezala.
 



Barruan gordetzen duen jauregiak Omeya estilokoa da,hau da, VIII. mendean basamortuko jauregi islamiarretan garatzen zen arkitektura mota bera.






Aljaferiako patioa laranjondoz josita.
 

Iparraldeko ateko gela eta arkuteriak.

 
Ferra arku honen atzetik gordetzen den gela turismo-gidek gehien komentatzen dutena da. Otoiztegia edo oratorioa da.
 

otoiztegiko atea
 
Hasieran, gela hori zeremonia eta erabilpen pribaturako sortu zen.
 

Otoiztegiko barneko aldea.

Aljaferiak espero genuena baino gehiago eman zigun, eta goiza bisita hartan joan zen. Bazkaldu ondoren etxera itzultzeko bidea egin genuen, pozik, eta aurreko gaueko Gabonetako argiak oraindik gogoan genituela.


iruzkinik ez: