2016/02/28

FURGONETAZ GAUA PASATZEKO ERAK



Badaramagu hainbat urte furgonetaz bidaiatzen eta,punta-puntako bidaiariak izan gabe,badugu zalantzarik gabe furgonetaz edo autokarabanaz bidaiatzearen inguruko iritzi bat guztiz osatuta.Post berri honetan,gaua pasatzeko frogatu ditugun eraz,ezagutzen ditugun deskontu bereziaz eta baita gai honi buruz egin ditugun hausnarketen inguruan hitz egingo dugu.Gau-pasa egingo al dugu?

2016/02/03

GASTEIZ: PINTXOZ PINTXO




Gasteizek duen ospe gastronomikoa ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.  Behin baino gehiagotan egon gara hirian eta oraingo honetan ez dugu aukera pasatzen utzi nahi izan “Irlandes de Perretxikos”, “Cru cru de foie” eta “Pintxuleta” bezalako gutiziak dastatzeko.

Zatozte gurekin pintxo batzuk hartzera!

2016/01/09

MENDEBALDEKO KANTAURI ITSASOAN ZEHAR: HERRIXKA XARMANGARRIENAK





Auten Gabonetatik ihesi ibili gara, etxean kopa bat gutxiago jarri behar genuen mahaian eta ez da erraza izan. Horregatik, urteko azken egunetan, urteaz aldatu aurretik, egun batzuk hartu ditugu urteko azken bidaia egiteko.Kantauri itsasoak mendebaldean biltzen dituen herrixkarik ederrenak bisitatzera abiatu gara. Ezagutu nahi al dituzu?

2015/09/01

BIARRITZ: LA CITÉ DE L' OCÉAN






Gurean astebururo irteerak egitea ohikoa da. Nora joango gara hurrengoan?- Galdetzen du askotan txikiak- “Itsasoaren Hiria” ezagutzera joango gara- Horra gure erantzuna.-Eta zer da hori?- Esan du jarraian- Zatoz! Zatoz eta ikusi!



2015/07/09

BAZTAN EZAGUTUZ AMAIA SALAZAR INSPEKTOREAREN ESKUTIK




Literatura atsegin duzu? Bidaiatzea atsegin duzu? Kronika honetan biak elkartu ditugu, Baztan ezagutzera irten gara Amaia Salazar inspektorearen eskutik, Baztango trilogiararen pertsonaia nagusia. Trilogia Zaindari ikusezina, Hezurren ondarea eta Ekaitzari eskaintza liburuek osatzen dute, Dolores Redondo idazle donostiarrak idatzi du eta eleberri beltzaren generokoa da.Irakurri baduzu ez izan zalantza izpirik, hau da zuretzako kronika!

2015/02/14

BIELSA: PIZTIEN INAUTERIAK





Aurten, luma eta distiren inauterietatik ihesiz Pirinio aldera abiatu gara eta Bielsako inauteri sonatuak ikustera hurbildu gara. Han ezagutu ditugu antzinako giza-pentsamolde, sinesmen eta bizimoduarekin bat egiten duen festa bat; horiek dira bestelako inauteriak,
horiek piztien inauteriak dira. Ezagutzen al dituzu? 


2015/01/26

LA YECLA ETA SANTO DOMINGO DE SILOS


Hasieran, Oñatira joateko asmoa genuen; bertako etxedorreak, Arantzazu santutegia eta Arrikutz kobazuloak ikusteko. Atera aurretik, ordea, kobazuloak martxorarte itxita zeudela jakin genuen, eta gehiegi pentsatu gabe, furgoneta martxan jarri eta Burgos aldera abiatu ginen. Axola duena etxetik irtetea baita.